Uxue Garro
Elkarrizketa

Beñat Sarasola: "Jaialdiaren helburu nagusia letrak bultzatzea da, erdigunean jartzea"

Gutun Zuriaren 19. edizioa bertan da; datorren otsailaren 24 eta 28 bitarte ospatuko da Bilbon eta letren topagune den hitzordu honi buruz aritu da hizketan Hamaikarekin Beñat Sarasola jaialdiaren antolatzaileetako bat.

Gutun Zuriak helburu ugari baditu ere, "nagusia letrak bultzatzea" dela azpimarratu du Sarasolak, hauek "erdigunean jartzea", alegia. Datozen egunetan, fikzioaren, poesiaren, saiakeraren eta nobelaren bidez, literatura garaikideko erreferenteak eta egungo narratibako ahots berriak uztartuko dituzte jaialdian.