HAMAIKA

Gasteizko udal gobernuak legegintzaldirako ardatzak aurkeztu ditu

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Gasteizko udaletxean legegintzaldi honetako lehenengo politika orokorreko udalbatza ospatu da. Maider Etxebarria alkateak hurrengo lau urtetarako gobernu programa aurkeztu du, trantsizio digitala, berdea eta sozioekonomikoa aurrera eramateko asmoarekin hartuko diren erabakiekin. Oposiziotik, EH Bilduk politika ezkertiarrak hartzea eskatu dio gobernuari eta Elkarrekin Podemos eta PPk eduki errealik gabeko programa dela baieztatu dute.