2025 MAI. 13 - 18:17h Jon Kobeaga: "Garrantzitsua da Euskaraldia hizkuntz ohiturak aldatzeko tresna bezala ulertzea" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Jon Kobeaga Euskaraldiko Koordinazio Orokorreko kidea Aktualitate Solasaldian izan da, euskararen aldeko ekimen honen laugarren edizioaren atarian. Herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu die eta izen ematea Euskaraldi osoan zehar zabalik egongo dela gogoratu du.3:36Aurtengo berrikuntzetako batek, Euskaraldia udaberrian ospatzeak udazkenean ordez, alegia, parte hartzea sustatzea espero du Kobeagak. Ekimen hau hizkuntz ohiturak aldatzeko baliabide gisa ulertzeaz gain, norberak bere rola ongi aukeratzeko deialdia ere egin du, ahobizi edo belarriprest izatearen arteko ezberdintasuna euskararen gaitasunean ez dagoela azpimarratu duelarik, egunerokotasunean herritarrek hartu dezaketen jarreran baizik.