HAMAIKA

Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek kontra proposamen bat aurkeztu diote funts arabiarrari

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Zumaiako Balenciaga ontziolaren salerosketa sinatu dute Saudi Arabiako Abu Dhabi Ports inbertsio taldearekin, 11,2 milioi euroren truke. Hilabete luzeko negoziazioen ostean iritsi da akordioa; hala ere, bertako langileek kontra proposamen bat aurkeztu diote funts arabiarrari. Azaldu dutenez, beharginen 59 lanpostuak bermatuta egon arren, salerosketak lan baldintzak okertuko lituzke.