GUREAN GAUR

'Makina bat taupada' izango ditu Euskal Eskola Publikoaren aldeko 2019ko jaiak, Errenterian

Errenterian ospatuko dute Euskal Eskola Publikoaren 28. jaia, 2019ko ekainaren 2an, Makina bat taupada lelopean. Eskola publikoak izan behar duela hezkuntza sistemaren ardatza aldarrikatuko dute ekitaldiaren bidez.

EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatzen du 1994tik ospatzen den jai hau ikastetxe publiko desberdinekin elkarlanean. Eskola publikoak hezkuntza sistemaren ardatza izan behar duela aldarrikatzen dute urtero antolatzaileek.

Horrelako festa Errenterian antolatzea ohore bat dela adierazi du Julen Mendozak, eta etorkizuneko erronkei erantzuna emateko hezkuntzaren aldeko apustua egin behar dela azpimarratu du. Maialen Oliveri, Koldo Mitxelena eskola publikoko amak, Errenteriaren nortasuna eta aniztasuna islatzeko aukeratutako irudiaren eta leloaren zergatiak azaldu ditu. Lurdes Imaz, Euskal Herriko Gurasoen Elkarteko koordinatzaileak, urteak aurrera joan ahala jaia nola handitu den kontatu du, eta eskola publikoaren festaren helburura zein den azaldu du.

Garazi Lopez de Etxezarreta, Hezkuntza zinegotziak eta Leire Zarra, Koldo Mitxelena eskola publikoko zuzendariak ere parte hartu dute aurkezpenean. Guztiek azpimarratu dute horrelako ekimenen beharra eta hurrengo urteko ekainaren 2an festara joateko gonbidapena zabaldu dute.