ETAk bere jarduera behin-betiko eten zuela 15 urte beteko dira, eta urte hauetan zenbait aurrerapen ikusi dira konponbidearen eta bakearen logikan, baita biolentzia ezberdinen biktimen aitortzan eta zer esanik ez euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzean. Baina oraindik 105 euskal preso politiko daude. 35 Martutenen, 27 Zaballan, 3 Basaurin, 2 Iruñean, bat Leioan eta beste bat Frantzian, Lannemezan. Gainontzeko 36ak erdi askatasun egoera batean daude. 105 horien artean, 66k bi hamarkada baino gehiago daramatzate preso eta 60 urtetik gora dituzte 28k. Testuinguru horretan, aurrerapenak izan diren arren, behin betiko konponbidea gehiegi luzatzen ari dela diote. 15 urte ondoren, indarrean jarraitzen duela sufrimenduak eta indarrean jarraitzen duela salbuespenak. Esaterako, datu aipagarria da hurbilketak egon badira ere, Espainiaratzean Frantzian betetako zigorra zenbatu ez zaion 30 preso inguru daudela.