Mikel Lopez de Ciordia

Adingabe baten kontra indarra erabiltzeagatik isundu dituzte bi udaltzain Gasteizen

Arabako Probintzia Auzitegiak 1.800 euroko isunak ezarri dizkie Gasteizko bi udaltzaini, 16 urteko adingabe bat atxikitzeko neurriz kanpoko indarra erabiltzeagatik, gazteari sudurra hautsiz.

Auzitegiak “lesio delitu” baten erruduntzat hartu baditu ere, “euren egin beharra betetzeko jardueraren” salbuesle ez-osoa aplikatu zaie, bakoitzari 1.800 euroko isuna ezarriz. Gainera, adingabeari 4.380 euroko kalte-ordain bateratua ordaindu beharko diote.