Beste behin ere euskal presoen giza eskubideen urraketak amaitzeko eskaria ozen entzun da Bilbon, Sare Herritarrak deituta. Euriak tregoa handirik eman ez duen arren, bertaratutakoek sufrimenduaren amaiera eta behin betiko konponbidea aldarrikatu dituzte. Horretarako, ezinbestekotzat jo dute "salbuespenezko" legedia bertan behera uztea eta presoei legeria arrunta aplikatzea. Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuei ere babesa adierazi diete.
Era berean, salatu dute biktimen mina "interes alderdikoien mesedetan" erabiltzen dela, eta biktimen "kategorizazioa" salatu dute. Zentzu horretan, ezinbestekotzat jo dute biktima guztien aitortza eta adierazi dute haien memoria etika publiko partekatuaren futntsezko elementua izan behar dela