Ostiral honetan biltzekoak dira Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua, transferentziak gauzatzeko batzordean. Hala ere, badirudi bilera “kolokan” dagoela orain. Maria Ubarretxena Jaurlaritzako bozeramaile eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, momentuz, asteazkena izanik, Jaurlaritza ez dago prest bilerara aurkezteko, ez baitago ados Madrilek egindako zenbait proposamenekin. Antza, horiek ez dira aurreko urteko uztaileko “itun instituzionalean” sinatu zituztenak.