Ertzaintzak Herrerako Zardoya Otis eremuko Jolastokietako 4. pabiloia hustu du. Bertan, 30 pertsona bizi ziren eta Ertzaintza joan denerako, pabilioitik irten ziren. Harrera Sare plataformatik salatu dute eremu osoan 200 pertsona bizi direla eta 'negu gorria' pasatzera behartuak daudela