Igande honetan ospatu dituzte Sabino Arana sariak Bilbon, EAJren sortzailearen jaiotzaren urteurren bezperan. Aurtengo ekitaldia Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioko presidenteak aurkeztu du.
2026 honetan Eduardo Anitua mediku eta ikerlari gasteiztarrak jaso du lehen saria ; antolatzaileek adierazi dutenez, “mundu mailako erreferente da ahozko inplantologian eta medikuntza birsortzailean”. Bigarren saria Bera Bera Eskubaloi Klubari eman diote, emakumezkoen eskubaloian egindako ibilbide nabarmenagatik. Etxeondo enpresa, UNRWA agentzia eta Enrike Zelaia musikari eta folklorista ere aintzatetsi dituzte. Azkenik, Juan Mari Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohiak jaso du bere aitortza.