10.000 lagunetik gorak kaleak bete dituzte pasa den larunbatean Bilbon eta Iruñean faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka, Gazte Koordinadora Sozialistak deitutako manifestazioan.
Protestak arratsaldean egin dituzte bi hirietan, eta antolatzaileek “antolakuntza komunista sendoa eta langile-fronte indartsua faxismoari aurre egiteko ezinbestekoak direla ” azpimarratu dute.