Lander Larrea, Euskadiko Medikuen Sindikatua: "Nekatuta gaude, ezin dugu gehiago"
AInhoa Albizuri eta Lander Larrea Euskadiko Medikuen Sindikatuko kideak izan dira hamaikako platoan, egun EAEko osasun sistema publikoaren egoeraz, Osakidetzan lanean dabiltzan medikuen baldintzez eta datozen aste eta hilabeteetan aurreikusitako greben inguruan hizketan. Datorren lanuztea otsailaren 16an hasiko dute, estatutu propio baten alde; aurretik, datorren larunbatean, hilaren 14an, manifestazioa gauzatuko dute.
Medikuen lan-baldintzei dagokienez, lan-karga da behin eta berriz aipatu dutena, lehen arretan hasi eta ospitaleetako espezialistetara iritsi arte. Eskura dituzten baliabideak ere populazioaren beharren eta bizi-itxaropenera egokitu ez direla azpimaratu dute eta guzti honek desgastea ekarri die euren eginbeharra aurrera ermaamteko garaian. "Nekatuta gaude, ezin dugu gehiago", adierazi du Larreak.