Duela 50 urte hasi zen historikoa izango zen eta Lasarte-Oria, Usurbil eta inguruko herriak astindu zituen Michelingo ehun eguneko greba. Garai hartan Michelin lantegian 3.500 inguru gizon eta emakumek egiten zuten lan. Gaur egun ez dira 500era iristen. Izugarrizko menpekotasuna zeukaten inguruko herriek Michelinekiko, eta grebaren oihartzuna eta ondorioak oso handiak izan ziren. Greba ere egoera oso berezian izan zen.
Bost hamarkada geroago, greba hura duintasunaren eta ahalduntzearen sinbolo gisa gogoratzen dute, baita egungo enpresa batzordearen ordezkariek ere, borroka hari esker baitute lan-hitzarmen bat orain. Garai hartako langileek erakutsi zuten multinazional baten eta sistema autoritario baten aurrean ere antolakuntza kolektiboak indarra duela, hori bera gogoratu nahi izan diote gaurko borroka sozial eta sindikalari, munduan zehar dabilen eta Euskal Herrian ere sustraitzen ari den olatu faxista eta autoritarioa geldiarazteko.
