Jendetza bildu da Bizkako hiriburuan Martxoaren 8an mugimendu feministak deitutako manifestazioan. Gran Viatik udaletxera egin duen ibilbide osoan zehar hainbat zutabek egin dute bat manifestazio nagusiarekin eta milaka pertsona izan dira deialdiarekin bat egin dutenak.
Udaletxean egindako ekitaldian salatu dute feminismoa "erabili" izana hainbat herrialdeko esku hartze militarrak justifikatzeko. Horrez gain, gobernu neoliberalek martxan jarritako neurriak salatu dituzte eta martxoaren 17ko Greba Orokorrean parte hartzeko deia egin dute.