Gaizka Leitza eta Leire Llano

Aroztegiko auzipetuen aldeko kantaldi herrikoia egon da Lekarozen

Milaka lagun bildu dira pasa berri den igandean Lekarozko herriko plazan, Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazteko asmoz eginiko kantaldi herrikoia hizpide. Zea Mays, Gorka Urbizu eta Pello Reparaz bezalako musikari esanguratsuak batu dira ekimen honetara. Gainera, Bidenabar, Ibil Bedi, Ane eta Kattalin Barcena, Joseba Tapia eta Iñigo Astitz artistek ere jarri dute beren alea ekarpenean.