Maria Blanco Martin

Gernika-Lumok bonbardaketa oroitu du 89. urteurrenean

Gernika-Lumok 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketa oroitu du, urtero legez, memoria eta bakea aldarrikatuz. 2024an Espainiako Gobernuak 'Memoria Demokratikoaren Lekua' izendatu zuen Gernika-Lumo. GEBehatokiko kideek aurten izan dira sirena aktibatzearen arduradunak 'Sirena hotsa 4 minutu' ekimenaren baitan. Azkenik, Zalloko hilerrian egin dute omenaldia, eta Imanol Pradalesek ere parte hartu du.