Entrevue
Begoña Pedrosa: "Segregazioari aurre egitea arnas luzeko prozesua da"
Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan da Hamaikako platoan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sare publikoaren egoeraz, zentroen fusioaz, segregazioaz, euskarak duen rolaz eta etorkizunerako erronkez aritu da hizketan, besteak beste.
Segregazioari dagokionez, honi aurre egitea "arnas luzeko prozesua" dela adierazi du sailburuak. "Komunitateetan", "sinismenetan" edota norberaren "pentsakeran" eragiten duen egoera izanik,"komunikazioa" eta "pedagogia" prozesuan zehar garrantzitsuak direla azpimarratu du Pedrosak. Horrenbestez, "euskal hezkuntza sisteman dauden eragile guztiak" inplikatzea ezinbestekoa dela plazaratu du.