Udane Arbeo

EH Bilduk eta EAJk Euskal Herriaren "subiranotasuna" defendatu dute

Duela 150 urteko Foruen abolizioa eta duela 50 urteko Alkateen Mugimendua izan dituzte hizpide Gipuzkoako Batzar Nagusietan. EAJk eta EH Bilduk batera aurkeztu duten ebazpen-proposamena eztabaidatu eta bozkatu dute. Bi efemerideak gaur egungo autogobernuaren eta Euskal Herriaren etorkizun politikoaren eztabaidarekin lotu dituzte euskal alderdiek.