Uxue Garro

‘Merkataritza bizia’ ekimena aurkeztu dute Sestaon

CECOBI Bizkaiko Merkataritzako Enpresarien Konfederazioak ‘Merkataritza Bizia’ ekimena aurkeztu du asteazken honetan Sestaon. Kanpaina honek Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du, besteak beste, eta udalerriko komertzioetara “gerturatzeko beste modu bat” eskaintzen du.

‘Merkataritza-bizia’-ren baitan, Sestaoko 20 denda eta merkatu-gune baina gehiagok ateak zabalduko dituzte urriko lau larunbatetan. Hilaren 3an, 10ean, 17an eta 24an, herritarrek hainbat jarduera eta esperientzia gauzatu ahalko dituzte bertan, merkataritza “dinamizatzeko” xedearekin.

Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustapenerako diputatuak, eskerrak eman dizkie parte hartuko duten 22 dendei, euren ezagutza herritarrekin elkarbanatzeagatik.

Bestalde, ekimenaren sustatzaileek halako kanpainek lurraldean barrena duten garrantzia gogorarazi dute. Eta, Bizkaian orokorrean ez ezik, baita Sestaon duena ere.

Sestaoko edizioaren ostean, ‘Merkataritza-Bizia’ beste udalerri batzutara zabaltzea ere planteatu dute.