11 MAI 2022 - 10:59h Euskalgintzak 'Euskara Aurrera' manifestazioan parte hartzeko deia egin du Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. GUREAN GAUR Euskalgintzako hamabi eragilek bat egin dute ‘Euskara Aurrera’k deitutako manifestazioarekin. Maiatzaren 21ean egingo da manifestazioa, 17:30ean, Antiguako tuneletik abiatuta. Hizkuntza politiken aldetik, aurrerapauso baten beharra azpimarratuz, “herri bultzada berri bat” abian jartzera deitu dituzte euskaltzale guztiak. Azaldu dutenez, egungo hizkuntza politikak ez dira nahikoak euskarak dituen erronka eta zailtasunei erantzuteko.