HAMAIKA

Zergatik da Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna?

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Maiatzaren Lehena, Langileen Nazioarteko Eguna, urtero ospatzen da 1890 urteaz geroztik. 1886ko "Chicagoko Martiriak" izenez ezagutzen diren horien inguruko gertakarian du bere jatorria.

1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Aldarrikapenak sorturiko istiluei minutu bat eskaini diegu, Langileen Nazioarteko Eguna nola sortu zen jakiteko.