13 NOV. 2024 - 20:06h Etxebizitza eskubidea aldarrikatu eta negozio izateari uzteko mobilizazioa deitu dute Iruñean Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. GUREAN GAUR Harituk eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak prentsaurrekoa eskaini dute azaroaren 28an Iruñean "Etxebizitza eskubidearen alde, negozioarekin amai dezagun!" lelopean egingo den manifestaziora deitzeko. Martxa 19:00etan abiatuko da Errekoleten plazatik. Izan ere, Euskal Herriko etxebizitza sindikatu guztiek abenduaren 14an Bilbon antolatu duten manifestazioaren aurrekoa izango da.