21 NOV. 2024 - 13:00h El Salvadorreko epaile batek hamaika pertsona epaituko ditu 1989ko jesuiten sarraskiagatik Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. GUREAN GAUR 35 urte pasatu dira El Salvadorreko ejertzitoaren komando batek sei jesuita, horien artean Portugaletekoa zen Ignazio Ellacuria, eta bi emakume erail zituenenik. Gaur egun, giza eskubideen aldeko borrokagatik gogoratzen diren izenak dira. El Salvadorreko Instrukzioko epaitegi batek hamaika pertsona epaituko ditu: horietako bat izanen da garaiko presidentea, Alfredo Cristiani.