24 FéV. 2025 - 17:52h Laba euskaldunon elkarteak ateak itxi ditu behin behinekoz proiektua berritzeko Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. GUREAN GAUR 2022an Iruñeko Gaztelu Plazan 200 kide baino gehiagok euskaldunen topagunea bilakatu zuten Laba elkartea. Larunbatean ateak itxi zituen, Windsor taberna erosita proiektu berri bat martxan jarri dutelako. Irailean berriro irekitzea aurreikusten dute kideek. Nahiz eta lokala handituko duten, proiektuaren filosofia mantenduko dutela azpimarratu dute