13 MAI 2025 - 16:00h Aroztegiko auzipetuen absoluzioa eskatzeko 196 lagunek manifestua sinatu dute Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. GUREAN GAUR 2021ean kanpaldia egiteagatik eta proiektua eteteagatik 20 urteko kartzela zigorra, 56.000 euroko isuna eta 43 milioi euroko indemnizazioa egotzi diete. Manifestariei indarkeria eta talde kriminal bat osatzea leporatu izana salatu dute komiteko kideek. Maiatzaren 19tik 23ra izanen da epaiketa Nafarroako Auzitegi Nagusian.