HAMAIKA

Raimundo el Canastero taldearen aurkako epaiketa ebazpenaren zain geratu da

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Raimundo el Canastero taldearen aurkako epaiketa ebazpenaren zain geratu da asteazken honetan, Lizarrako epaitegian hiru orduko saioa egin ondoren. Prozesua ‘Beef D 'Alda’ abestian zentratu da eta artearen mugei buruzko eztabaida eta erakundeekiko kritika berriro ireki ditu. Taldeko hiru kiderentzako isunak eskatu ditu fiskaltzak, "agintaritzari irainak egitea" leporatuta.