16 FéV. 2026 - 15:17h Donostian emakume bat ustez bortxatzeagatik auzipetutako gizona absolbitu dute Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. Ainhoa Lainsa Merino Donostiako Bulebarreko aparkaleku batean emakume bat ustez bortxatzeagatik auzipetutako gizona absolbitu egin dute. Epailearen arabera, “biktimaren deklarazioa ez da nahikoa izan errugabetasun-presuntzioa indargabetzeko”.Ustezko erasoa 2021eko urrian gertatu zen, eta epaiketa iazko azaroan egin zuten. Fiskaltzak zazpi urteko espetxe-zigorra eskatu zuen akusatuarentzat. Hala ere, epaiak jasotzen duenez, “biktimaren deklarazioa, bere horretan, ez da nahikoa izan errugabetasun-presuntzioaren printzipioa gainditzeko”. Epaimahaiaren iritziz, salatzailearen kontakizunak “sinesgarritasun falta du zenbait puntutan”, bereziki “akusatuari aparkalekura laguntzearen eta emakumeentzako komunera harekin batera sartzearen arrazoiei” dagokienez.Era berean, salaketa hilabete eta erdi geroago aurkezteak segurtasun-kameren irudiak eskuratzea eragotzi zuela azpimarratzen du ebazpenak. Ondorioz, epailearen arabera, ez dago akusatua zigortzeko behar besteko frogarik, eta absoluzioa ebatzi du.