16 FéV. 2026 - 17:42h Euskal Herriko Torturatuen Sareak torturaren aitortza eskatu du Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo. Manex Sarasua Euskal Herriko Torturatuen Sareak Espainiako Estatuko segurtasun indarrek Euskal Herrian tortura modu sistematikoan erabili dutela salatu du larunbat honetan Eibarren eginiko agerraldian. Hortaz, aitortza ofizial eta kolektiborako lege berritua eskatu du Euskal Autonomia Erkidegorako. Sareak adierazi du 5.000 kasu baino gehiago daudela dokumentatuta eta orain dela garaia torturaren aitortza, egia eta erreparazioa bermatzeko urrats eraginkorrak emateko.