HAMAIKA

Baionako ezkerrak aliantza egin du

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Ipar Euskal Herriko hauteskundeen negoziazioen bigarren eguna izan da astearte honetakoa eta goizean bertan iragarri dute Baionako ezkerrak aliantza egin duela. Miarritzen aldiz ez dute akordiorik lortu: Ezkerreko zerrendaburu den Ana Ezkurrak, Biarritz Berriko kideak, Serge Blancorekin (Mon Equipe C’est Biarritz!) batu nahi izan du eta honek ezezkoa eman dio. Ezkurrak Guillaume Barucqekin (Biarritz Nouvelle Vague) egin du aliantza eta Blancok, bestalde, Jean Baptiste Dussaussoisekin, Cap Biarritzeko kidearekin.