HAMAIKA

Abiatu dira sanferminak, lehertu da festa Iruñean!

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Milaka lagunek bete dute Iruñeko udaletxe plaza sanferminei hasiera ematen dien txupinazoa bertatik bertara bizitzeko. Joseba Asiron alkatea alboan zutela, Clint Jean Louis Fernandezek eta Araceli Sergio Aguilerak jaurti dute aurtengo suziria, eta haren ostean lehertu da festa: musika, dantza, zapi gorriak eta ospakizuna nagusitu dira plazan. Aurten ere, jai giroarekin batera, hainbat aldarrikapen politiko eta bandera izan dira ikusgai plazan.