HAMAIKA

EHUk USaPeko zuzenketa sistema defendatu du; Jaurlaritzak dio badagoela hobetzekorik

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.


Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USaP) euskarazko azterketaren inguruko eztabaidak zabalik jarraitzen du, behin betiko kalifikazioak argitaratu ostean. EHUk zuzenketa sistemaren bermeak defendatu ditu, eta ebidentziarik gabe ebaluatzaileen profesionaltasuna zalantzan ez jartzeko eskatu du. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak adierazi du ez duela "inoiz" zuzentzaileen lana auzitan jarri. Sailburuak, hala ere, onartu du etorkizunean azterketak zuzentzeko eredua berrikustea aztertu beharko dela.