Ortega Bretos, Ainhoa

Aske geratu da Mikel Arretxe donostiarra

2013an atxilotu zituzten Arretxe eta beste bost lagun, Donostiako Boulevardean antolatutako Aske Gunean. 

Mikel Arretxe donostiarra askatu dute, Soriako espetxean lau urte eta lau hilabete preso egon ostean. Oier Lorente, Aitor Olaizola, Egoi Alberdi, Adur Fernandez eta Ekaitz Ezkerrarekin batera atxilotu zuen Ertzaintzak 2013ko apirilaren 19an, Segiko kide izatea leporatuta. 

Ongi etorri beroa egin diote ehunka lagunek 13:30etan Donostiako Alde Zaharrean.