GUREAN GAUR

"Erabakitzeko eskubidea, Kataluniako bidea" liburua aurkeztuko dute Jaume Lopezek eta Juan Jose Ibarretxek

Txalaparta argitaletxearen eskutik, abenduaren 1ean, hitzordua Europa Jauregian izan zuten. Bertan, obraren egilea den Lopez, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta Jon Jimenez editorea egongo ziren, erabakitzeko eskubidea ardatz hartuta.

Lopezek prozesu emantzipatzaile ugari aztertu ditu, Eskoziarra, Euskal Herrikoa, Irlandakoa, Quebec-ekoa, Montenegrokoa eta Kataluniarra. Izan ere, gero eta gehiago dira euren etorkizuna erabaki nahi duten herrian eta hori izan da Kataluniako prozesuaren ardatz nagusia. Kaletik teoriara jauzia eginez eta teoriatik eremu praktikora itzuliz. 

Bide beretik, liburuan, Jaume Lopezek formulazio teorikoekin batera, proposamen praktikoak planteatzen ditu, bi elementuak elkarlotuz demokrazian sakontzeko ariketa sendoa proposatuz.