Herri Sanferminak: '9 egun, 10 urte, 11 borroka'
Sanferminak ate joka ditugun honetan festarako egunak izateaz gain aldarrikapen eta jai eredu alternatiboetarako tartea ere badago. Horren eredu garbia dira Iruñeko Herri Sanferminak, herritik eta herriarentzat sortutako jai eredua. Aurten hamar urte beteko dituzte eta ‘9 egun, 10 urte, 11 borroka’ lelopean ospatuko dituzte. Hamarkada honen ibilbidearen eta aurtengo egitarauaren harira hitz egiteko Maider Frantziskoenea eta Arkaitz Erro, Herri Sanferminetako kideekin bildu gara.