40 urte dira ETAk Maria Dolores Gonzalez Katarain ‘Yoyes’ hil zuela. Ordiziarrak gaztetan egin zuen bat ETArekin eta erakundearen zuzendaritzako kide izatera iritsi zen, baina 1980an militantziarekin hautsi eta Mexikora joan zen. Euskal Herrira itzuli ondoren, ETAk traidoretzat jo zuen eta, 1986ko irailaren 10ean, Ordiziako jaietan, tiroz hil zuen erakundeko kide ‘Kubati’k. Hilketak sekulako astindua eragin zuen gizartean.