Maite de Felipe

Negu Gorriak plataformak Ceutara laguntza bidaltzen jarraituko duela ziurtatu du

Negu Gorriak plataformak Ceutara laguntza bidaltzen jarraituko duela ziurtatu du. Hala jakinarazi dute 0astelehen honetan Iruñean emandako prentsaurrekoan. Bertan, migratzaileei laguntza ematera Ceutara iritsitako kide batzuek jasandako erasoak salatu dituzte.

Azaldu dutenez, dozenaka herritarrek Negu Gorriak plataformako kideen aurkako elkarretaratzea egin zuten, eta “erradikalak” eta “ETAzaleak” izatea leporatu zieten. Dena den, kideek argi utzi dute laguntzen jarraituko dutela eta datozen asteetan kide gehiago bidaltzeko asmoa dutela.

Astelehenean heldu ziren Ceutara Negu Gorriak plataformako kideak, eta erasoak eraso, jakinarazi dute “Iruñean bildutako material elektronikoa eta Madrilen bildutako material medikoa, mantak, kanpin-dendak eta arropak iritsi direla”.

Aitortu dutenez, “segurtasunagatik” ez dute bertan dauden kideak non dauden esango; izan ere, heriotza mehatxuak jaso dituztela, eta haien informazioa pertsonala sare sozialetako talde faxistetan zabaldu dutela azpimarratu dute.