JUL. 10 2024 - 12:47h Uztailaren 18an mustuko da Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunea This browser does not support the video element. GUREAN GAUR Euskararen Etxean izango da, Lazarraga Kultur Elkartearen gidaritzapean. Urtebete baino gehiagoko atzerapena eta kudeaketaren inguruko gatazkak atzean utzita, Gasteiz Antzokiak ateak irekiko ditu uztailaren 18an. Bisita gidatuak egingo ditu lehenengo egunetan. Aktibitatea uztailaren 22an abiatuko da, euskal sorkuntza kulturalarekin lotutako hiru laguntza-deialdirekin. Eta, Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiekin bat eginez, familientzako ekimena egingo dute, abuztuaren 6an.