Esparru anitzetako zazpi emakume izan dira beren lekukotzak azaltzen, hainbat helburu lortzeko asmoarekin. Lehenik eta behin, ekitaldi berean bildu nahi izan dituzte indarkeria matxista kasu anitzak pairatu dituzten emakume ugari.
Horrez gain, sinesgarritasuna eman diete lekukotzei, aitortza kolektiboa lortzeko bidean. Amaitzeko, emakumeen arteko elkartasuna indartzea bilatu dute ekimenarekin, ezinbestekotzat jo baitute testigantzak ezagutzea, Euskal Herrian bakea lortu ahal izateko.