GUREAN GAUR

Markel Ormazabal: "Herritarrak behar dira turismoari buruzko eztabaidaren erdigunean"

Protesta artean egin diote ongi etorria Munduko Turismoaren Erakundeak Donostiako Kursaalean egitekoa duen kontseilu exekutiboari. Pentsiodunek eta BiziLagunEkin plataformako kideek parte hartu dute elkarretaratzean. Turismo ereduaren aurkako Europako SET sarearen manifestua ematen saiatu dira BiziLagunEkin plataformako ordezkariak bilkurako kideei. Ez diete utzi, ordea.

Manifestua osatzen, turistifikazioak eragiten dien Europa hegoaldeko hainbat hiritako kolektiboek parte hartu dute. Funtsean, turismoari onurak dakartzan jarduera gisa soilik erreparatu ordez, herritarrengan duen eragin kaltegarria kontuan izanda ere erreparatzeko eskatu dute. Baita herritarrak bazert utzi gabe turismoaz hausnartzeko eskaera egin ere. 

Gaurko protestaz gain, ostiralerako manifestazioa deitua du Donostiako BiziLagunEkin plataformak, Bertan bizi gara, bertan bizi nahi dugu lelopean, 18:30ean abiatuko da, Saguesetik.

Munduko Turismoaren Erakundearen kontseilu exekutiboari dagokionez, berriz, arratsaldean egingo dute irekiera ofiziala Donostiako Tabakaleran, eta ostiralean amaituko da bilkura. Erakundearen 108. bilkura izango da Euskal Herrian egingo dena, eta 70 estatutako 300 ordezkari etorriko dira.