GUREAN GAUR

Behin materialaren hautaketa eginda, Olaizolak Altuna faboritotzat jo du

Datorren igandean, Bilboko Bizkaia frontoian lehiatu beharreko eskuz banakako finalean erabaliko dituzten pilotak hautatu dituzte Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak. Ondoren, hedabideen aurrean egindako agerraldian, leitzarrak Altuna faboritotzat jo du, baina Amezketakoak etiketa hori errefusatu eta hori Aimarren papera dela azpimarratu nahi izan du.