Bulkada berriak, gazte antolaketa eta borroka ospatzeko

2019an, 40 urte beteko dira Jarrai gazte antolakundea sortu zela. Urtemugaren harira, Ernaik eta Aitzinak Bulkada berrien garaia da! dinamika jarri dute martxan.

GUREAN GAUR|02/07/2018

Larunbat eguerdian Bilbon egindako agerraldi batean, gazte mugimenduan aritzen direnek eta iraganean gazte erakundeetan ibilitako hainbatek dinamika honen berri eman dute.

Azaldu dutenez, helburua ez da soilik urtemuga ospatzea, baizik eta 40 urteotan borrokan aritutako milaka gazteen lanari eta inplikazioari balioa aitortu eta gazte mugimenduari «bulkada» berri bat ematea. Dinamikara batu eta Euskal Herri sozialista eta feministara bidean antolatzeko eta borrokatzeko deia egitearekin batera, dinamikak izango dituen eginbideak eman dituzte ezagutzera.

Begirada etorkizunean jarrita, «belaunaldi ezberdinen arteko zubiak eraiki eta indartu» nahi dute, gazte belaunaldi berriei «antolakuntza eta borrokarako espazio berriak irekitzeko».

 
Loading player...