GUREAN GAUR

Sei ordezkari independentista, Kataluniako espetxeetara bidean

Abian da espetxean dauden sei buruzagi independentista Kataluniara hurbiltzeko prozesua. Azken orduko arazorik ezean, asteartean lekualdatuko dituzte.

Oriol Junqueras Kataluniako presidenteorde kargugabetua, Raul Romeva Atzerri kontseilari kargugabetua, Jordi Sanchez ANCko presidente ohia, Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidentea, Dolors Bassa Lan konseilari kargugabetua eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia lekualdatuko dituzte, bihar, Kataluniara.

Joquim Forn, Jordi Turull eta Josep Rull kontseilari kargugabetuen tramiteak ez dituzte oraindik amaitu eta, beraz, ez dituzte egunotan hurbilduko. Duela zenbait aste izan genuen Turullen alaba Laura gurean, eta argi utzi zuen presoak gerturatzea positiboa dela, baina ez lukeela sakoneko arazoa konponduko.