GUREAN GAUR

Gipuzkoako bidaiarien garraioko langileak, grebara

Aurre akordioa hautsi izana egotzi diote ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Patronalari. Deituta zeuden grebak bertan behera utzi zituzten ekainaren 8an, aurre-akordio hori lortu zutenean, eta gaur iragarri dutenez, Patronalak bere hitza bete ez duela ikusita, uztailaren 13, 14, 20 eta 21ean grebara jotzea erabaki dute.