ARTEKALE

Artekale: Periko Solabarriaren inguruko dokumentala eta Araba Euskaraz 2019

Armentia Ikastolako zuzendari Agurne Barrusok Araba Euskaraz jaialdia zertarako baliatu nahi duten azaldu du. Helburu nagusia beka sistema propioa osatzeko finantziazioa lortzea dela adierazi du, edozeinek ikastola aukeratu ahal dezan bere umeak hezitzeko. Ander Lopez Ikus-entzunezko komunikazioko ikasle barakaldarrak Periko Solabarriaren eredua helarazteko dokumentala sortu du bere Gradu Amaierako Lan gisa.