Bilboko Alde Zaharrak bizi duen turistifikazioa eta horren ondorioak salatzeko manifestazioa deitu du SOS Alde Zaharra plataformak ekainaren 20an, ostegunean. Auzotarren ustez, turismo modeloak auzoaren bizitzan duen eraginagatik, gero eta zailagoa da bizilagunentzat auzoan bizitza egitea. Alokairuaren prezioen igoera, komertzio kate handiek bertako merkatariei kendutako lekua eta espazio publikoaren erabilera pribatua dira auzokideak kezkatzen dituzten arazoaren ertzetako batzuk eta horren atzean dagoen hiri modeloa birplanteatzea eskatzen dute.
HAMAIKA
Pirinioetako bidea saio berezia, Hamaika Telebistan
HAMAIKA
Pentsio Erreformaren aurka mobilizatu da ELA sindikatua Bilbon
HAMAIKA
Bilbotarrek agur esan diote orain arteko Aste Nagusirik jendetsuenari
HAMAIKA
Lan eta bizi baldintza duinak bermatzeko aldaketa politikoen alde egingo du LABek
HAMAIKA