GUREAN GAUR

Pentsio Erreformaren aurka mobilizatu da ELA sindikatua Bilbon

Udaletxetik Moyua plazara egin dute manifestazioa, eta amaierako ekitaldian hartu dute hitza Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak eta Leire Gallego sindikatuko Gizarte Ekintzako arduradunak. ELAk mobilizatzen jarraitzeko asmoa duela iragarri du pentsioak Hego Euskal Herrian erabaki eta hobetu daitezen.

Lakuntzak aldarrikatu du pentsioa kalkulatzeko 15 urteko epea ezartzea eta erretiro 65 urtera jaistea. Bestalde, Leire Gallegok azpimarratu du gutxieneko pentsioak hilean 700 eta 800 euro artean geratuko direla.

ELAren hurrengo pentsioen kontrako mobilizazioa Iruñean izango da, apirilaren 20an.