GUREAN GAUR

20 hegaldi baino gehiago bertan behera gelditu dira Loiun, AENAko langileen grebaren ondorioz

Loiuko aireportuko langileen grebaren lehen egunak %100eko jarraipena izan du, langileen esanetan. Lan kargaren gorakada salatzeko 18 greba egun deitu dituzte uda honetarako.
AENAko iturrien arabera, 26 hegaldi geldituko dira bertan behera gaur. AENA patronalak egindako ikerketaren arabera, 36 langile falta dira dagoen lan kargari aurre egiteko.
Langileen salatu dutenez, Espainiako Gobernuaren Sustapen Ministeritzaren gutxieneko zerbitzuen inguruko ebazpenak babestu gabeko bi hegaldi baimendu ditu.