Gaizka Leitza Alduncin

Sustrai Erakuntzak Nafarroako AHTa gaitzetsi du

Sustrai Erakuntzak irmoki gaitzetsi du Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren bigarren zatiaren plana. Abenduaren amaieran, Espainiako Gobernuak Iruñea eta Altsasu arteko AHTaren tarteari buruzko txostena argitaratu zuen. Dokumentua aztertzeko eta helegiteak aurkezteko 45 eguneko epea zabaldu zuen. Ordutik, hainbat eragilek beren iritzia eman dute. Horien artean dago Sustrai Erakuntza.