GUREAN GAUR

Ondarearen Europako jardunaldien 19. edizioa Bizkaiko 58 udalerritan egingo da urrian

"Ondarea plazara" lelopean, kultur ondarearekin zerikusia duten 200 jarduera aurkeztu dituzte Bilboko Euskal Museoan. Mota guztietako adierazpenak jaso dituzte egitarauan, ludikoak edo erritualak, bat batekoak, zeremoniak, ukigarriak eta ukiezinak.
Formatu eta ekintza berriak antolatu dituzte aurtengo edizioan; hala, musikaz, dantzaz, kirolez, bertsolaritzaz eta beste hainbat diziplinaz gozatu ahalko da lurraldeko kultur ondarearen baitan.